Foru aurrekontu parte hartzaileak aztertuko dituzte Kasino Zaharrean
Imanol Lasa, Gobernantza eta Komunikazio diputatuak eta Joseba Muxika, Herritarren Partaidetzako Foru Zuzendariak hitzaldia emango dute bihar.
Imanol Lasa, Gobernantza eta Komunikazio diputatuak, eta Joseba Muxika, Herritarren Partaidetzako Foru Zuzendariak, Hondarribiko Kasino Zaharra bisitatuko dute bihar arratsaldean. 2019ko foru aurrekontu parte hartzaileei lotutako bisita da, eta parte hartze prozesua nola egiten den azalduko dute. Foru Aldundiak nabarmendu duenez, dagoeneko 5.500 proposamen baino gehiago jaso dituzte. Ekaina bukaeran amaitzen da herritarrek proposamenak egiteko aukera. Irakurri aurrekontu parte hartzaileei buruzko informazioa,