
Hiru dira arratsaldeko finalerdietan parte hartuko duten Bidasoko tabernak, Irungo Gaztelumendi eta Danako, eta Hondarribiko Sardara.

Langile guztiak kaleratu dituztela salatu du EH Bilduk, eta langileen nahiz aterpetxearen etorkizunaren gainean dagoen zehazgabetasuna kritikatu ditu.

Udalaren partaidetzazko aurrekontuen bilera izango da bihar, Ospitale Zaharrean. Hiru proposamen aurkeztuko dituzte Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak.

Askapenaren kontrako epaiketa hasi dela eta, hainbat herritar Askapenari babesa ematera irten ziren atzo 'Epaiketa politikoak eten. Askapena Libre. Herriak Libre' lelopean.

Pucciniren 'Tosca' opera eskainiko dute larunbat honetan, hilak 24, Amaia KZn, Luis Mariano Lirika Elkartearen eskutik

Gaur hasi da X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa. Aurreko edizioetan bezala, gaztelania hutsean dago txapelketako webgunea.

Alemanian Tomas Elgorriaga presoaren alde egiten ari diren lana eskertu nahi du Hondarribiko Tomas Etxera elkartasun taldeak. Alemaniako epaileak edozein unetan erabaki dezake Frantziako euroagindua onartu ala ez.

Hondarribiko futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeen asteburuko emaitzak, Helduen Mailatik, Haurren Mailaraino.

Larunbateko Gotorlekua ezagutu bisita euskaraz da, ordubete ingurukoa, eta ez da erreserbarik behar (igandekoetarako bai).

Bihar goizean, baserritarren produktuen azoka izango da, Zabaltza plazan, 09:00etatik 14:00etara. Hamabost baserritarrek eskainiko dituzte euren produktuak.

Oarso Bidasoko bost ordezkari izango dira aurten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetan

Hondarribiarrek lau partida jokatu eta bi berdinketa eta bi porrot pilatu dituzte.

X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketako lehen faseko azken proba egingo dute goizean. Orotara, 25 partaide lehiatuko dira, haien artean, Hondarribiko Obispo, Gran Sol, Batzoki, Sardara, Kai Zaharra eta Danontzat, eta Irungo La Canasta eta Amona Kattalin.

Lidia Yarza, Oier Goikoetxea eta Maialen Ramos euren pisuetako rankineko lehen postuan daudela itzuli dira Alacantetik.

Hiru egunez dependentzia edo elbarritasunaren arloan dauden azken aurrerapenak erakutsi dituzte enpresa, elkarte nahiz erakundeek, Oztoporik Gabe azokan

Garaipenaren gola 90. minutuan lortu zuen Tolosak, penaltiz. Datorren asteburuan Zarautzen kontra jokatuko du Hondarribia futbol taldeak.

Askapenaren kontrako epaiketa hasiko da gaur. Hori salatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:30ean, San Juan plazan.

Hondarribiko futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeen asteburuko ordutegiak, Helduen Mailatik, Haurren Mailaraino.

Bidasoa Bizirik-ek bilera ireki bat egingo du astelehenean, hilak 19, 12:00etan, erakundearen Autoenplegu Bulegoan.