Astebururako plana, Guadalupeko 'Gotorlekua ezagutu'

Larunbateko Gotorlekua ezagutu bisita euskaraz da, ordubete ingurukoa, eta ez da erreserbarik behar (igandekoetarako bai).

Guadalupe Gotorlekua ezagutu

Guadalupeko Gotorlekua

Bihar eta etzi bisita gidatuak izango dira berriro Guadalupeko Gotorlekuan, Gotorlekua ezagutu programaren barruan. Aurreko asteburuan bezala, larunbatekoa euskaraz izango da, eta erreserbarik ez da beharko. 11:00etan egon behar da fuerteko sarreran. Igandean bi bisita izango dira, biak 11:00etan hasita, eta bietarako eman behar da izena (mailez edo 943 64 36 77 telefono zenbakian), larunbateko 16:00ak baino lehen. Igandeko bi bisitak gaztelaniaz dira, bata ordubetekoa, eta bestea bi ordukoa, Debekatuko lekuak ezagutzeko aukera ematen duena. Ordubeteko bisiten prezioa 6 eurokoa da, eta bi orduko bisitarena, 10 eurokoa (16 urte azpikoek doan).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.