Euskara, Euskal Herriko Pintxo Txapelketatik kanpora

Gaur hasi da X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa. Aurreko edizioetan bezala, gaztelania hutsean dago txapelketako webgunea.

Inopia Euskal Herriko Pintxo

Iazko finalistetako bat

Aurten ere euskararentzako tokirik ez dago Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren webgunean. Aurreko urteetan bezala, gaztelania hutsean prestatu dituzte txapelketaren webgunea nahiz Facebook orria, eta zuzeneko kontakizunean ere gaztelania da hizkuntza nagusia. Giroko musika, berriz, ingelesez entzun daiteke, iaz bezala. Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatzen du txapelketa, eta besteak beste, Hondarribiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Kutxabankek babesten dute. Gaur hasi da X. ekitaldia, Hondarribiko Itsas Etxean. Asteazkena bitarte 85 sukaldari lehiatuko dira, show-cooking erara. Gehienenentzat etziko hamarreko finalean egotea nahikoa sari izango da, eta helburu horrekin sukaldatuko dute gaur eta bihar. Goizeko saioan biharko finalerdietan parte hartuko duten lehen zazpi establezimenduen izenak zehaztu dira. Boroa (Amorebieta), Sagarra (Ermua), Kiozko (Bilbao), Alex Mugika (Iruña), Saloi (Getxo), Danako (Irun), eta Haritza (Mungia) taberna eta jatetxeek egin dute aurrera, lehen fasean lehiatzeko beharrik ez duten lurraldekako txapeldunekin batera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.