4.000 lagunek bisitatu dute Oztoporik Gabe

Hiru egunez dependentzia edo elbarritasunaren arloan dauden azken aurrerapenak erakutsi dituzte enpresa, elkarte nahiz erakundeek, Oztoporik Gabe azokan

Oztoporik gabe azoka

Oztoporik gabe azoka

Asteburu honetan Oztoporik Gabe azoka egin dute Ficoban. Dependentzia edo elbarritasunaren arloan dauden azken aurrerapenak erakutsi dituzte enpresa, elkarte nahiz erakundeek, hala nola, honako esparruetan: mugikortasuna, domotika, arropa, lan munduan txertatzea, turismo egokitua, integrazioa errazten duten teknologia, kirol egokitua… Guztira, 40 erakustoki izan dira. Azokak iraun duen hiru egun horietan 4.000 lagun pasatu dira erakustazokatik. Hori dela eta, Mash Media azokaren enpresa antolatzaileak aurreratu du edizio gehiago izango direla. Izan ere, lehen aldiz egin dute Gipuzkoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.