Orotara, hamabi ikastaro balia ditzakete auzo elkartearen bazkideek. Izena astelehenetik asteazkenera arte eman ahal izango da, 19:00etatik 20:00etara, auzo elkartearen lokalean.
Europako Mugikotarsun asteari lotuta, Mugikortasun Jaia egingo dute hilaren 19an, goiz eta arratsaldez, Hondarribian.
Txinzerrek, plazetan eta joko bidez, hondakinak etxean sailkatu eta birziklatzearen garrantziaz jabetu nahi ditu Irungo eta Hondarribiko biztanleak.
Amute-Kostako elkartean bilera irekia egingo dute, goizez, euskara elkartea sortzeko.