2015/7/6

Erromatarren propaganda sistema, Oiasson, EHU-ren udako ikastaroan

Hilaren 9 eta 10ean, erromatarren propaganda sistema aztertuko duen ikastaroa egingo dute Oiasson, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen barrukoa.

Argindarraren faktura berria ulertzeko baliabideak jarri dituzte Irunen

Herritarrei faktura berriaren gaineko xehetasunak, eta dirua aurrezteko gomendioak emango dizkie KIUBek. Bidasoko Hitza.

Hondarribiko hondartza

Hondarribia, hondartza herri baloratuena Trivagorentzat

Bigarren urtez jarraian, hondartza helburu batean egonaldia egin duten Trivagoren online erabiltzaileek Hondarribiari eman diote puntuazio altuena, 100etik 84,45 puntu.

Asier Perez-Karkamo
Meigak Sanxenxo

Meigak berdez jantzi dira

Izan, badira meigak. Urtero azaltzen dira San Miguel Ligako Galiziako lehen bi estropadetan. Aurten, meigak eta Jaizkibeleko sorginak ados jarri dira eta hiru traineruren alde egin dute nabarmen, Tiran, Cabo, eta batez ere, Hondarribiaren alde.

Asier Perez-Karkamo
HondarribiaB VFA

Hondarribia B-k Sestaoko I. Iberia Bandera irabazi du

KAE2 ligako lehen estropada irabazita, KAE1era igotzeko helburua sendotu du Hondarribia B-k.

Asier Perez-Karkamo
Donosti Cup Talaia

Donosti Cup garaipen batekin hasi du Talaiak

Peñaflorida B-ri 1-2 irabazi dioete eta bihar Zubiri-Manteoren kontra jokatuko dute. Lehen fasean aurrera eginez gero, Euskal Herritik kanpoko taldeekin jokatzeko aukera eduki dezakete Talaiakoek.

Asier Perez-Karkamo

Ama Guadalupekoa aurkaririk gabe geratzen ari da

Orio eta Kaiku hondoratuta, eta Urdaibai ukituta, San Miguel Ligan ia aurkaririk gabe ari da geratzen Ama Guadalupekoa.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago