2015/7

Herriko emakume baserritarrak omenduko dituzte Gazte Egunean

Abuztuaren 29an egingo dute, Emakumeen Mundu Martxari lotuta. Gazte asanbladak jakinarazi du aurten ez dutela jaietako Bikingo Marea antolatuko, "indar faltagatik".

Asier Perez-Karkamo
Emakume baserritarrak

Hondarribiko emakume baserritarrak omenduko dituzte abuztuaren 29an

Emakumeen Mundu Martxari lotutako Gazte Eguna prestatzen ari dira gazte asanblada eta Emeki. Herriko emakume baserritarrak omendu nahi dituzte.

Asier Perez-Karkamo

Euskal Herria-Katalunia elkartrukea, Adaxkaren eskutik

Kemen Dantza Taldearen barruko gaztetxoen taldeak Gironako dantza talde baten bisita jasoko du, uztailaren erdialdera irundarrek egindako bidaiaren truke bezala.

Bukatu da Gaztefolk

Atzo Amaia KZn talde guztiek emanaldia egin zuten. Gaztefolk-en balorazio positiboa egin dute Eraiki Dantza Taldeko antolatzaileek.

Eigen Hulp orkestra

Eigen Hulp kale orkestraren kontzertua, asteartez

Eigen Hulp kale orkestrak urtero nazioarteko bidai bat egiten du eta aurtengoan Euskal Herriko hainbat herritan ariko dira.

Asier Perez-Karkamo
Xatz Eskifaia

Musika koralak Erreginaren baluartea konkistatuko du bi egunez

Erreginaren baluartea eszenatoki bilakatuko da, gauez. Xatz Eskifaia eta Eskifaia abesbatzek ostegunean abestuko dute eta Klink eta Irungo Argoiak koruek, ostiralean. Abuztuaren 1an haurrentzako antzerkia egongo da, arratsaldez.

Asier Perez-Karkamo
Irati Diaz taldea

Irati Diaz hondarribiarraren Artificio konpainiak Itsas Etxea bisitatuko du igandean

'Callar por no haber hablado' Rafael Navarrok zuzendutako lana da, eta aktore taldean Irati Diaz azaltzen da.

Asier Perez-Karkamo

Irungo Euskal Jirak Urdanibia hartuko du

Abuztuaren 8an egingo dute aurtengo Euskal Jira. Ekitaldi gehientsuenak Urdanibia plaza berrituan egingo dituzte.

Historia duten artelanak, Menchu Galen

25 artistaren lanak bildu dituzte Menchu Galeko udako erakusketan. Historia duten lanak dira, garai baten lekukotasuna azaltzen dutenak. Bidasoko Hitza.

Hondarribiko armarria 1567

Hondarribiko armarria, bakarra eta bitxia

Bale harrapaketa jasotzen duen Europako lehena, elementu natural, artifizial eta eklesiastikoak uztartzen dituen bakarra, eta euskarazko orla duen bakarretakoa da Hondarribiko armarria.

Asier Perez-Karkamo
Irati Diaz

Irati Diaz: "Nire pertsonaiak nahi duena lortzen du beti. Asko gustatzen zait"

Diazek onartu du Madrilen ere ez direla garai onak antzerkirako, baina gustura daude obrak orain arte izan duen harrerarekin.

Asier Perez-Karkamo
Klink korua baluartean

Klink eta Argoiak koruek euskal folklorea omenduko dute baluartean

Emanaldia, euskal folkloreari omenaldi gisa prestatu dute, eta horretarako, euskal konpositore eta arreglista ezagunen lanak hautatu dituzte, horien artean, Javier Busto hondarribiarenak.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia. Herri Giroa

Igandean Herri Giroa itzuliko da Alde Zaharrera

Aurten XXV. ekitaldia beteko du Herri Giroa festak.

Asier Perez-Karkamo
ficoba

Ekitaldiak eta fakturazioa, gora Ficoban

Urtea bukatu baino lehen azoka garrantzitsuak egingo direla esan dute erakustazokako kideek.

Bikingo Marea

Bikingo Marea ez da iritsiko aurten jaietara

Hondarribiko Gazte Asanbladak ez du aurtengo jaietan Bikingo Marea antolatuko. Gazte Eguna abuztuaren 29an egingo dute, Emakumeen Mundu Martxari lotuta.

Asier Perez-Karkamo

Zeelanda Berriko maoriak eta Serbiako dantzak, Faisaien Uhartean

Bi dantza ikuskizunen ondoren, urteroko moduan, su artifizialen ikuskizuna egingo dute

Laguntza eskatu dute Soroeta auzoan galdu den katu bat aurkitzeko

Gaur (asteartea) goizean katu txuri bat galdu da Hondarribiko Soroeta auzoan eta jabeak laguntza eskatu du.

Asier Perez-Karkamo
Euskara elkartea

Euskara elkartea, iraileko fruitua

Euskarak Hondarribian izan duen erabilera beherakada iraultzeko xedez, parte hartze prozesua egin dute, eta ikasturte berriaren hasierarekin jarritako aleak lehen fruitua emango du

A. Perez-karkamo

Berdeak eta urdinak, horien aurretik

Ligako lehen erdia bete denean, Bermeok eta Hondarribiak erakutsi dute une honetan besteen gainetik daudela. Ez alde handiarekin, baina Orioren aurretik daude biak. Gainontzeko ontziek ezustekoren bat eman dezakete banderei begira, baina momentuz behintzat, hiru oilar daude oilategian.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago