Irungo Euskal Jirak Urdanibia hartuko du

Abuztuaren 8an egingo dute aurtengo Euskal Jira. Ekitaldi gehientsuenak Urdanibia plaza berrituan egingo dituzte.

euskal.jira2

Euskal Jiraren arratsaldeko desfilearen irudi bat, artxibokoa

Abuztuaren 8an egingo dute Irungo Euskal Jira, antzinako euskal gizartearen ohiturak, zaletasunak eta bizitzeko era gogoratzeko. Irungo kultur elkarteek, elkarte gastronomikoek nahiz norbanakoek antolatzen dute ia mende batetik abian den urteroko euskal festa, eta aurten, berezitasun bat du: ekitaldi gehienak Urdanibia plaza berrituan egingo dituzte. Historia luzeko egitasmoa da Euskal Jirarena, hemen, antolatzaileen webgunetik jasotako informazioa. Egitarauaz gain (behean dago), argazki lehiaketa ere antolatu ohi da jaia bitartean. Oinarriak egitarauaren barruan dagoen PDFan daude. Euskal Jiraren ekitaldi gehienak abuztuaren 8an izango badira ere, 7an ere badago jarduera bat. Honakoak dira xehetasunak: Abuztuak 7, ostirala
  • 22:30ean, Irun Hiria bandaren eskutik, Euskal Jira Jaialdia.
Abuztuak 8, larunbata
  • Egun osoan zehar, Irungo Euskal Jira IX. Argazki Lehiaketa. Oinarriak, ondoko PDFan: [Euskal Jira, argazki lehiaketaren oinarriak].
  • 09:00etan, txalaparta hiruko hainbat tokitan.
  • 10:00etatik 13:00etara, hainbat taldek musika eta dantza emanaldiak egingo dituzte hiriko auzoetan.
  • 10:30ean, Urdanibia plazan, artisau lanak.
  • 11:00etan, Urdanibia plazako oholtzan, hainbat saio: trikitilariak, dantzariak…
  • 11:15ean, Urdanibia plazako taberna zabalduko dute.
  • 11:30ean, Urdanibia plazan, herri kirolak.
  • 12:00etatik 16:00ak arte, arratsaldeko desfilean parte hartuko duten gurdien erakusketa, Urdanibian.
  • 12:30ean, Urdanibian, bertsolariak.
  • 13:00etan, Urdanibian, dantzariak.
  • 14:00etan, Irungo Atsegiña elkartean, desfilean parte hartuko dutenen bazkaria.
  • 17:00etatik 21:00ak arte, Urdanibia plazako taberna berriz ere taberna zabalduko da.
  • 18:00etan, Euskal Jiraren desfilea. Ibilbidea: Mendelu, Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Genaro Etxeandia plaza, Foru kalea, Kale Nagusia, San Juan plaza, San Martzial kalea, Urdanibia plaza.
  • 20:00etan, Urdanibian, Irungo eta Hondarribiko txistulariek, Irun Hiria bandarekin batera, kontzertua emango dute Urdanibian. Tartean Agur jaunak eta Gernikako arbola joko dituzte.
  • 20:30ean, Urdanibian, Kemen dantza taldearen eskutik Dantza Jira Erromeria ikuskizuna.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.