Igandean Herri Giroa itzuliko da Alde Zaharrera

Aurten XXV. ekitaldia beteko du Herri Giroa festak.

Hondarribia. Herri Giroa

25 urte beteko ditu Herri Giroak

Goiz eta arratsaldez, egun osoz izango da Herri Giroa igandean Hondarribiko Alde Zaharrean. Ekitaldiak garai bateko bizitza irudikatu nahi du eta aurten 25. ekitaldia beteko du. Besteak beste, sagardoa doan dastatzeko aukera izango da Bretxan, eta arratsalderako, herri kirol erakustaldia antolatuko dute Arma Plazan. Festaren gune nagusia Arma Plaza izango da, baina festa Alde Zaharra osora zabalduko da. Elikadura eta artisau azoka, bestalde, San Nikolas kaletik Bretxaraino kokatuko dute, eta haurrentzako otarregintza tailerra egingo dute.

XXV. Herri Giroa. Egitaraua

  • 10:00etan: Arma Plazan, San Nikolas kalean eta Bretxan, artisau eta elikadura azoka.
  • 12:00etan: Izugarria Erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale ibiliko da, Portuan eta Alde Zaharrean.
  • 12:30ean: Sagardo dastamena (doan Bretxan).
  • 12:30ean: Erraldoien dantza Izugarria konpartsaren eskutik Arma Plazan.
  • 13:00etan: Dantza erromeria Meakako Adixkideak dantza taldearen eskutik.
  • 17:00etan: Artisau eta Elikadura Azokaren jarraipena.
  • 17:00etan: Zubietako joaldunak (Alde Zaharretik Portura eta gero berriz Arma Plazara).
  • 18:00etan: Sagardo dastamena (doan Bretxan) eta herri kirol erakustaldia Arma Plazan. Arantza Mugerza eta Julen Cañamares aizkolariak eta Iñaxio Perurena harrijasotzailea.
  • 19:00: Laja eta Narbaizar Trikitilarien emanaldia Arma Plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.