Uztailaren 3an, 10ean, 17an, 24an eta 31an jokatuko dute Jostaldin. Jai Alai World Tour-erako puntuagarria izango da. Datorren ostegunean aurkeztuko dute.
Mikel Orbañanos Ama Guadalupekoako entrenatzailea gustura dago traineruak aurredenboraldian emandako mailarekin. Igandean hasiko da San Miguel Liga eta Berria egunkariak hondarribiarren aukerak aztertu ditu.
Alarde Tradizionaleko San Pedro Eguneko errebista, nahiz Alarde Tradizionala bera irudikatzen duten argazkiak aurkeztu behar dira Quique Escalante lehiaketara. Bidasoko Hitza.
Hasi dira Irungo jaiak, San Martzial eta San Pedro jaiak. Sua izan zen nagusi atzo, bai San Juan plazan zein Urdanibian. Juanma Garatek egin zien herritarrei hitzaurrea. Bidasoko Hitza.
Udala kexu da atzo Urdanibia plazan egindako San Juan bezperako suarekin. Plazan kalteak eragin dituela esan du. Udalak horren berri ez zuela eta segurtasun neurririk ez zegoela zehaztu du.
Handiak, txikiak, mimo handiz prestatutakoak, halamodukoak, dozenaka San Joan su piztu zituzten atzo Hondarribian. Portuan gaztetxoak elkartu ziren eta hondartza txikian urteko bekatu txikiak ahazteko aukera izan zuten.
Gaurtik hasita eta uztaila bukatu arte, txotxongilo emankizun bat aurkeztuko dute asteazkenero Kasino Zaharreko lorategietan. Emanaldi guztiak doan dira.