Mikel Orbañanos: "Arraunlari guztiei eman nahi diet aukera"

Mikel Orbañanos Ama Guadalupekoako entrenatzailea gustura dago traineruak aurredenboraldian emandako mailarekin. Igandean hasiko da San Miguel Liga eta Berria egunkariak hondarribiarren aukerak aztertu ditu.

Hondarribiak iazkoa berdintzea izango du helburu nagusi, eta San Juanek urrats bat aurrera egin nahi du aurten.

Iazkoa berdintzea izango dute helburu berdeek

Igandean hasiko da San Miguel Liga, Malagan, eta faboritoen artean Ama Guadalupekoa trainerua egongo da. Aitor Manterola Berria egunkariko kazetaria Mikel Orbañanos entrenatzailearekin egon da eta hondarribiarren aurredenboraldia eta ligan egin dezaketena aztertu du. Orbañanosek esan du arraunlari guztiei aukerak eman nahi dizkiela eta helburua iazko lana berdintzea izango dutela: “Gure helburua da iazko mailan aritzea; ea lortzen dugun. Badakigu aurkari onak izango ditugula, eta, gu baino hobeak badira, zoriondu egingo ditugu. Gu bagara hobeak, hobe”. Irakurri erreportajea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.