Kataluniako obra batek abiatuko du gaur Txotxongilo zikloa

Gaurtik hasita eta uztaila bukatu arte, txotxongilo emankizun bat aurkeztuko dute asteazkenero Kasino Zaharreko lorategietan. Emanaldi guztiak doan dira.

Txotxongilo bideak. Ricitos de oso

‘Ricitos de oso’ lanak abiatuko ditu txotxongilo emankizunak

Gaur asteazkena hasiko da II. Txotxongilo Bideak zikloa, Hondarribiko Udalak eta Tolosako Topic-ek elkarlanean antolatutako ekitaldi sorta. La Cuentista Teatro talde katalana izango da bigarren ekitaldia irekitzeko arduraduna, Ricitos de oso obrarekin. Stephane Servant idazlearen Boucle d’ours obran oinarrituta dago eta gaztelaniaz antzeztuko dute. Gainontzeko emankizunak bezala, Kasino Zaharreko lorategietan izango da, 18:00etan (eguraldi txarrarekin udaletxeko arkupeetan).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.