Ostiralean, preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzean Tomas Elgorriagaren aldeko pankarta bat zabalduko dute San Pedro kalean, alemanez idatzia. Tomas Etxera elkartasun taldeak argazkia atera nahi du, Friburgoko elkartasun taldeei bidaltzeko.
Josue Susperregik emango du hitzaldia. 2002an azaldu zen barkua eta hamar urte geroago euskal haritzekin eraikia zegoela deskubritu zuen Arkeolanek. Ontzigintzaren ikerketan erreferente izan da.
Ohiko jarduerez gain, Dies Oiassonis Erromatar Jaialdiak azokak, moda, antzerkia eta gastronomia eskaintza jasoko ditu bere barruan. Uztailaren 17tik 19ra egingo dute.
Ligan, gazteen sailkapen orokorra irabazi du HAE-k, haurretan eta kadeteetan bigarren geratu da, eta seniorretan hirugarren, Santiagotarraken eta Orioren atzetik. Beteranoen kategorian, Hondarribiak irabazi du liga.
Friburgon elkartasun kanpaina abiatu dute Tomas Elgorriaga hondarribiarraren alde. Ostiraleko elkarretaratzean argazkia aterako dute Alemaniara bidaltzeko.
Jai eguna dute larunbatekoa Elatzetan, Irungo Katea auzoko ikastetxean. HHko eraikin berria inauguratzeaz gain (irailetik zegoen martxan), ikastetxearen jaia egingo dute.
Larunbatean eratuko dira Udalbatza berriak eta kargu hartze ekitaldian hiru ordezkari izango ditu Abotsanitzek: Ortzi Alonso, Juanito Ortiz eta Igor Enparan.