HAE-k 17 domina lortu ditu aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketan

Ligan, gazteen sailkapen orokorra irabazi du HAE-k, haurretan eta kadeteetan bigarren geratu da, eta seniorretan hirugarren, Santiagotarraken eta Orioren atzetik. Beteranoen kategorian, Hondarribiak irabazi du liga.

Aulki mugikorreko bi estropada egin zituzten asteburuan Orion. Larunbatean Gipuzkoako Ligako azken proba izan zen, eta igandean Gipuzkoako Txapelketa. Hondarribia Arraun Elkartea (HAE) 70 kirolari baino gehiagorekin lehiatu zen, 31 ontzi, eta emaitza oso onak lortu zituen.
HAE Haurrak Libourne

Haurren zortzikoa. Maiatza bukaeran Libourneko estropan lehiatu ziren eta garaipena lortu zuten. Arg: Luis Marcos

Igandeko txapelketan hamazazpi domina jantzi zituzten hondarribiarrek, urrezko zazpi, zilarrezko lau eta brontzezko sei. Proba nagusietan, zortzikoetan, beheko bi mailetan irabazi zuten berdeek, eta kadeteetan bigarren postua ere lortu zuten, hau da, urrezko eta zilarrezko dominak proba horretan. Gazteen zortzikoan bigarren geratu ziren eta nagusien mailako ez zen egin, bi ontzi bakarrik zeudelako —duela hilabete Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen Hondarribiak—. Ligan, bestalde, Gazte Mailako sailkapen orokorra irabazi du Hondarribiak, haurretan eta kadeteetan bigarren geratu da —bietan Oriok irabazi du—, eta seniorretan hirugarren, Santiagotarraken eta Orioren atzetik. Beteranoen kategorian, Hondarribiak irabazi du liga, Orio eta Ur Kirolak taldeen aurretik Azken hilabetea HAE-ko aulki mugikorreko sailari lau asteburu geratzen zaizkio denboraldia amaitzeko. Larunbatean Gazte eta Senior mailetako Euskadiko Txapelketa egingo dute Legution, eta hilaren 19tik 21era Espainiako Txapelketa, Sevillan. Ekaineko azken larunbatean, hilaren 27an, haurren eta kadeteen Euskadikoa egingo dute Legution, eta uztaileko lehen asteburuan, maila horietako estatukoa, Andaluziako hiriburuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.