Alfonso Sastre-ren olerkia, Tomas Elgorriaga "lagun maiteari"

Ostiralean, preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzean Tomas Elgorriagaren aldeko pankarta bat zabalduko dute San Pedro kalean, alemanez idatzia. Tomas Etxera elkartasun taldeak argazkia atera nahi du, Friburgoko elkartasun taldeei bidaltzeko.

Alfonso Sastre idazleak olerki bat idatzi du Alemanian preso dagoen Tomas Elgorriaga hondarribiarraren omenez. Oarso Bidasoko HITZAra bidali du gutuna Sastrek. Gaztelaniaz idatzia dago eta erredakzioan itzulita. Honakoa da itzulpena:

Tomas Elgorriagari

Lagun maitea: Gaur nire pentsamendua adierazteko, Cesar Vallejo poeta handiari maileguan eskatu diot bertso hau, itxuraz hutsala, ez zegoen pertsona bati bere maitemina adierazteko erabili zuena: “Zureek zeure orrazkeran asko pentsatzen dute”. Bestelakoan, Orain ez da bakarrik zure familia Zu kalean egotea galdegiten duena! Kaleak berak nahi zaitu kalean!

Alfonso Sastre

Ostiralean, preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzean Tomas Elgorriagaren aldeko pankarta bat zabalduko dute San Pedro kalean, alemanez idatzia. Tomas Etxera elkartasun taldeak argazkia atera nahi du, Friburgoko elkartasun taldeei bidaltzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.