2015/6/4

2002an bezala, Juanma Garatek egingo du Irungo festetako agurra

Juanma Garate izango da San Pedro eta San Martzial jaiei agurra emango diena. Irungo festak hasteko ekitaldi ofizialean txirrindularitza profesionala utzi berri duen hiritarra omendu nahi dute, bigarrenez.

Irungo bi sukaldari, onenak izateko bidean

Bilbon jokatuko dute Urteko Sukaldaria txapelketako azken finalerdia. Bertan egongo dira Irungo bi Danakoko David Rodriguez, eta Gaztelumendi Antxoneko Felix Manso.

Jabier Muguruza

Jabier Muguruza: "Egia da urte dezente pasa direla Hondarribian abestu gabe"

Igande arratsaldean kontzertua emango du Jabier Muguruza irundarrak Hondarribiko Itsas Etxean, Mikel Azpirozekin. Beste hogei diskoarekin hasitako birako 33. kontzertua izango da, berezia Muguruzarentzat. "Gainera, oso piano ederra jarriko digute", aurreratu du.

Asier Perez-Karkamo

Hondarribiko Gurutze Gorriak hiru mariñel erreskatatu ditu

Higer lurmuturretik ipar aldera itsas milia batera zeudela eskatu dute laguntza. Gurutze Gorriko Hondarribiko taldea Olearso ontziarekin bertaratu da eta lehorrera eraman ditu hiru mariñelak.

Asier Perez-Karkamo
Ttippi ttapa

Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, norberaren alde

60 urtetik gorakoak paseatzeko elkartuko dira ostiralero Hondarribian, bihartik hasita. Udalak, Jaurlaritzak, Osakidetzak eta Nagusilanek Ttipi-ttapa programa prestatu dute, 3, 4 eta 5 kilometroko hiru ibilbide.

Asier Perez-Karkamo
III. Bikingo Eguna

Uretan eta lehorrean, Bikingo Eguna

Irristatze kirolak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izango da Hondarribiko Bikingo Eguneko bosgarren ekitaldian. SUP eta scoot txapelketak, crossfit erakustaldiak, Aitor Frantzesenaren liburu aurkezpena... Aurten ere egitarau zabala prestatu du HS2 eskolak.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago