Hondarribiko Gurutze Gorriak hiru mariñel erreskatatu ditu

Higer lurmuturretik ipar aldera itsas milia batera zeudela eskatu dute laguntza. Gurutze Gorriko Hondarribiko taldea Olearso ontziarekin bertaratu da eta lehorrera eraman ditu hiru mariñelak.

Hondarribiko Gurutze Gorriak hiru pertsona atera behar izan ditu uretatik, haien ontziak arazoak izan ondoren. Higer lurmuturretik ipar aldera itsas milia batera zeudela eskatu dute laguntza. Gurutze Gorriko Hondarribiko taldea Olearso ontziarekin bertaratu da eta lehorrera eraman ditu hiru mariñelak. Twitter kontuaren bitartez jakinarazi dutenez, 11 metroko luzerako barkua izan da erreskatatutakoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.