Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Jabier Muguruza: "Egia da urte dezente pasa direla Hondarribian abestu gabe"

Igande arratsaldean kontzertua emango du Jabier Muguruza irundarrak Hondarribiko Itsas Etxean, Mikel Azpirozekin. Beste hogei diskoarekin hasitako birako 33. kontzertua izango da, berezia Muguruzarentzat. "Gainera, oso piano ederra jarriko digute", aurreratu du.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/06/04
Jabier MuguruzaHemendik hara eman du astea Jabier Muguruza musikariak. 2013ko azaroan Beste hogei diskoa kaleratu zuen, eta nonbait, arrakasta handia izan du, oraindik ez baititu aurkezpenak amaitu. Asteartean tarte bat atera zuen Oarso Bidasoko HITZArekin hitz egiteko, diskoaz, biraz, eta igande arratsaldean Hondarribiko Itsas Etxean emango duen kontzertuaz. Gaur Tenerifen da jotzekoa. Oker ez banaiz, Beste hogei birako 32. emanaldia izango da Tenerifekoa. Ondo ez? Bai, ez dakit kopuru zehatza, baina hortik ibiliko gara. Jaitsiera pixka bat izan dugu aurreko diskoarekiko, baina kulturarako garai zailak dira hauek, oso zailak, eta ez dut uste, inondik inora, gureak kexatzeko moduko zenbakiak direnik. Denak formatu berean izan al dira? Hondarribikoa ere? Gehienak bai, baina salbuespen batzuk ere egon dira. Esaterako, pasa den martxoan Kataluniako Barnasants Jaialdian kontzertu berezi bat eman genuen, grabatua izan zena, gero disko moduan kaleratzeko. Emanaldian zehar, urte guzti hauetako geure errepertorioari errepasoa egin genion, hainbat kantari katalanek lagundurik. Ederra izan zen, hunkigarria. Gehienetan, hala ere, horrelaxe joan gara, bai: Mikel Azpiroz, pianoa, eta ni neu, ahotsa eta akordeoian. Igandean abestuko duzu Itsas Etxean. Ez zara urruti bizi, baina gutxitan izan zara Hondarribian abesten. Zergatik? Egia da urte dezente pasa direla Hondarribian abestu gabe, baina tira, aurten gonbidatu egin naute, eta ni pozik. Pozik eta eskertuta. Gainera, oso piano ederra jarriko digute, jakin ahal izan dudanez… Itsas Etxetik ehun metrora bizi izan zinen. Pentsatzen dut kontzertu polita izango dela zuretzat. Bizi, oso denbora gutxi, baina klaseak eman… nik uste hamar bat urte bai egin nituela Santiago kalean eskusoinua irakasten, hasieran Maite Aseginolazarekin batera, eta gero bakarrik. Aspaldiko kontuak dira, baina oroitzapen ederrak gordetzen ditut garai haietakoak. Neska-mutil oso jatorrak etortzen ziren gurera, eta gehienek asko ikasten zuten, gainera. Horrez gain, beti izan ditut kolaborazio puntualak hiri horrekin: Olinpiadetako himnoa Bixargorri-rekin batera [Jexux Mari Mendizabal], Sagarzazuren omenaldia, Alegriaren pelikula… Bai, bai, pentsatzen jarrita, Hondarribia hiri berezia da niretzat, eta kontzertua ere berezia izango da, dudarik gabe. Eta udarako? Zer moduz duzu agenda? Orain, zuzenekoekin bukatutakoan, lehen gauza izango da Barnasants Jaialdiko grabaketa argitaratzea, Kataluniako Picap diskoetxearekin, eta gero, buru-belarri sartuko gara disko berriarekin (estudioko diskoa), udazken partean kaleratzeko asmoa baitugu lan berri hori. Bestela, zer moduz dabil beste Jabier Muguruza, idazlea? Iaz Hilen logika ezkutua argitaratu zenuen, denbora luzez ezer publikatu gabe egon eta gero. Ari al zara zerbaitekin? Urte asko eman nituen helduentzako ezer publikatu gabe, bai, baina testu batzuk pilatzen joan ziren eta iaz kaleratzera animatu. Gustura geratu nintzen eta argitaletxea ere gustura omen dago. Iritziak ere oso baikorrak jaso ditut. Eta bestela… oraintxe, Erlea aldizkarirako testu bat prestatzen nabil, baina datozen hilabeteetan musikak izango du lehentasun osoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.