Gaur hasi dira pista bere lekutik kentzeko lanak aurrera eramaten eta horrekin batera, balorazioa egiteko unea iritsi da: 18.500 lagun igaro dira Zabaltza plazatik hilabete batean. Orokorrean, Gabonetako kanpainaren balorazio "positiboa" egin dute eragile guztiek.
Hondarribiko Banako taberna joko dute, 20:00etan. Bizkaiko taldeak hamar urte bete ditu eta Adarraren Hotsa. Nahia egi bihurtzearen bidea CD-DVDa kaleratu du ospatzeko. Urte bakoitzeko abesti bat hautatu eta proiekzioez lagunduta kontzertua emango dute.
200 bat gazte bildu dira Lezoko pilotalekuan, Lezokoak eta Pasaiakoak. Afaldu ondoren, karaokearekin berotu zen giroa.
Txingudi ikastolako ikasleei garraio zerbitzua bermatzeko L1 zerbitzuak eskainitako ibilbidea luzatzea erabaki zuen udalak; aldaketa eragingo du erabakiak Bidasoa Ospitaleko geltokian.
Ohorezko Mailako taldeak 0-2 irabazi dio Usurbili eta sailkapenean aurretik jarri da. Datorren asteburuan Lasarte-Orian gauza bera egiten saiatuko da, Ostadarren kontra.
Espetxe politika kriminalari STOP. Presoak etxera leloarekin elkarretaratuko dira San Pedro kalean, 19:00etan. Gaurko polizia operazioa salatu du Sortuk.
Asteburu beltza izan da Irungo kirol talde gehienentzat. Irun RT, Bigarren Mailako Mariño eta Erregional Preferenteko Eguzki futbol taldeak, eta Gizonen Euskal Ligako Erroibide taldea ezik porrota eskuratu dute talde irundar gehienek asteburuan. Real Unionek berdinketa lortu du Huescaren kontra.
Gora begira jarri da Touring, larunbatean Aloña Mendi garaituta, eta bi taldeen artean aldea zabalduta. Ereintza Aguaplastek garaipen garrantzitsua lortu du.
OKEren gizonen talde nagusiak egurra jaso du Pasaian (4-0). Emakumeen taldeak, berriz, Reocinen etxean berdindu. Areto futbolean Oiartzunen garaipen erraza.
Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako Atletismo Taldeko hamabi kide izan ziren kros ezagunean parte hartzen atzo.
Euskal dantza tailerra egingo dute gaur, astelehena, Hondarribiko Gazte Xaian (Puntaleko eskola zaharrean). 18:15ean hasiko dira.
Hondarribia Eskubaloiak ezin izan du punturik lortu lehen itzuliko azken partidan eta Espainiako Lehen Mailako 3. multzoko azkenaurreko postura jaitsi da. Bigarren itzulia liderrarekin hasiko dute berdeek, etxean.
Bigarren taldeak 1-2 irabazi du Berion eta 14 punturekin amaitu du lehen itzulia. Azken sei partidetatik lau irabazi ditu eta azkenarekiko bederatzi puntuko tartea ireki du.
Urtarrilean zehar garatuko dira tailerrak eta lau egunetan banatutako bi ikastaro izango dira denera; lehena, enpresa txiki bat sortzeko asmoa dutenei zuzenduta dago eta bigarrena, negozio ideia bat dutenei.
Preferenteko eta Lehen Mailako taldeek galdu egin zuten, eta Bigarren eta Hirugarren mailakoek berdindu. Hirugarren Mailan klubeko bi taldeen arteko derbia egon zen larunbatean Kasino Zaharrean.