Beste espetxe politika bat eskatzeko bilduko dira bihar Hondarribian

Espetxe politika kriminalari STOP. Presoak etxera leloarekin elkarretaratuko dira San Pedro kalean, 19:00etan. Gaurko polizia operazioa salatu du Sortuk.

Elkarretaratzea egingo dute bihar, asteartez, San Pedro kalean, Espetxe politika kriminalari STOP. Presoak etxera lelopean. Sortu alderdiak egin du deialdia. Espainiako Auzitegi Gorena 56 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabakitzeko bilkura egin zuen abenduan, eta erabakia atzeratu ostean, berriro elkartuko dira bihar helburu berarekin. Hainbat herrietan egingo dituzte elkarretaratzeak. Hondarribikoa 19:00etan izango da, San Pedro kaleko ohiko lekuan. “Gaurko polizia operazioaren ondotik, ozenkiago adierazi beharra daukagu espetxe politika kriminalari eta jazarpen politikoari amaiera eman behar zaiola behin betiko”, erantsi du Sortuk.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.