Haurtzaroko Amaiur Errazkin, Donostiako Nazioarteko Krosean irabazle Alebin Nesketan

Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako Atletismo Taldeko hamabi kide izan ziren kros ezagunean parte hartzen atzo.

 
Eskuinekoa da Amaiur Errazkin

Eskuinekoa da Amaiur Errazkin

Egun handia izan zen atzokoa Oiartzungo Haurtzaro Atletismo Taldearentzat. Talde horretako hamabi kidek parte hartu zuten Euskal Herri mailan sona handienetakoa duen proban, eta handik garaipen bat ekarri zuten oiartzuarrek: Nesken Alebin Mailan Amaiur Errazkinek txapela jarri zuen. Haurtzarokoentzat taldeko partaide guztiak izan ziren atzokoan txapeldun, baina Errazkinen lana nabarmendu nahi izan dute oraingoan. Honakoak dira taldekideen atzoko emaitzak, xehetasunez: Alebin Neskak
  • 1. Amaiur Errazkin Lekuona
Alebin Mutilak
  • 13. Unax Jimenez Elizondo
  • 48. Beñat Susperregi Garmendia
  • 56. Julen Azurmendi Egia
Haurrak Neskak
  • 4. Ane Etxebeste Sanzberro
  • 36. Garoa Felipe Lekuona
Haurrak Mutilak
  • 27. Mikel Zarranz Arruabarrena
  • 29. Igotz Errazkin Lekuona
Kadete Neskak
  • 13. Intza Mitxelena Ugalde
Kadete Mutilak
  • Julen Perezek entrenamendu saioa egin zuen proba baliatuz.
Junior Mutilak
  • 14. Xabi Belaunzaranz Sanz
Beteranoak Mutilak
  • Felipe Mitxelena Erizek parte hartu zuen
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.