Sant Cugat del Valleseko korala Trintxerpen

Sant Cugat del Valles herriko korala Trintxerpen eskainiko du kontzertua larunbatean. 20:15etatik aurrera abestuko dute, Illunbe abesbatzarekin batera, Trintxerpeko parrokian.

admin

Baratze Parkeko I. Azokatxo Eguna egingo dute larunbatean Lezon

Azoka egunaren bidez erabiltzaileen zalantzak argitu eta ezagutza areagotu, eta erabiltzaileen arteko harremana sendotu nahi dute Lezoko Udalak eta Kutxa Ekoguneak.

admin

Beraungo eta Fanderiako zelaietan Donosti Cup jokatuko dute, aurten ere

Datorren astean jokatuko dute Donosti Cup oinarrizko futbolaren 23. ekitaldia, eta, aurten ere, Errenteria-Oreretako bi futbol zelaietan partidak ikusteko aukera izango da. 6.800 futbolarik hartzen dute parte txapelketan.

admin

Fibrosi kistikoari xake mate egin nahi diote, igandean, Hondarribian

Xake jaialdi solidarioa antolatu du Marlaxka Xake Klubak iganderako, 11:00etatik 14:00etara, San Pedro kalean. Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak informazioa banatuko du eta bildutako dirua elkarte horrentzat izango da. Marlaxkako maisu gazteen kontra xakean aritzeko aukera izango da.

admin

'Zintzozofrenia' antzezlana, bihar, kultur etxean

Badia eskolako helduen antzerki taldeak bere lehen emanaldia egingo du bihar Pasai Antxoko kultur etxean. 19:00etatik aurrera, Zintzozofrenia antzezlana taularatuko dute.

admin

Sanferminetarako gazte egitaraua prest du gaztetxeak

Gazte asanbladak aurkeztu du jada sanferminetarako gazte egitaraua. Ostiralean, 17:30ean, karropoteoan hasiko dira festa girotzen, eta 20:00etan, txupinazoan biltzeko deia egin dute. Gauetan egunero izango dira kontzertuak gaztetxean, 23:0etatik aurrera, eta iganderako Gazte Eguna antolatu dute. Bazkaria, kantaldia, elektotxarangak eta gaueko kontzertuek osatuko dute Gazte Eguneko egitaraua. Jaietako azken egunean, asteartean, kukaña egingo dute 13:00etan Marealtan eta ondoren, 14:30ean, barbakoa.

admin
Oier Olazabal Atezain Campusa

Lan hitzarmen kolektiboak defendatu dituzte hamarnaka lagunek, Errenteria-Oreretan

LAB, Ernai eta Sortuk egin zuten manifestaziorako deialdia. Mobiliazazio eguna izan zen atzo Euskal Autonomia Erkidegoan.

admin

Nordic Walking ikastaroa egingo dute etzi, Bekoerrotatik abiatuta

Lehenengo aldia da Oarsoaldean Nordic Walking edo ipar martxa ikastaroa antolatzen dela. Gorputzaren goiko aldeari zein hankei eragiten diela mugitzeko era berriak esan dute antolatzaileek.

admin

Munduko kirol azkarreneko hiriburu izango da berriro Hondarribia

Ostiral honetatik aurrera, planetako zesta puntako kirolari onenak Hondarribiko Jostaldin lehiatuko dira bi hilabetez. Batetik, Munduko Pilota Biltzarraren Binakako Txapelketa jasoko du uztailan, eta bestetik, banakako txapelketa eta Jai Alai World Tourreko final handia egingo dituzte bertan ere, abuztuan. Aurreko urtetan bezala, kirol eskaintzari gastronomikoa batuko zaio.

admin

Kasino Zaharra, arratsaldez

Adinekoen Etxeak udako ordutegia ezarri du. Igandetan goizez irekiko du eta gainontzeko egunetan arratsaldez.

admin

Emakumeen parte hartzearekin, "aro berri bat" abiatu dute Oiartzungo pasaka txapelketan

Igandea egun historikoa izan zen pasakako pilota lehian. Txost-ek uste duenez, lehenengoz bi emakume bikote pilota modalitate horretan lehian aritu ziren Kontzejupean, Aranburu ahizpak, Ainhitze-Mujikaren kontra. Bigarrenek irabazi zuten, 9-1.

admin

Sanferminetan ikurrina balkoietan jartzeko deia egin du Bai Euskal Herriari taldeak

Udalean Espainiako bandera inposizioz jarri behar izan dela salatzeko, sanferminetan balkoietan ikurrina jartzeko deia egin du Bai Euskal Herriari taldeak. "Inposizioak jarraitzen duen bitartean ikurrina balkoietan iraunkorki mantentzeko" eskatu dute.

admin
Gehiago