Gure Esku Dagok bilerak egingo ditu hilaren 8an eta 15ean, Orri Zuria betetzeko

Errenteria-Oreretako Gure Esku Dagok bilerak egingo ditu hilaren 8an eta 15ean egitasmoaren Orri Zuria bide orrirako ekarpenak jasotzeko asmoz. Bilerak Xenpelar Etxean izango dira, 19:30ean. Lehenengo bileran Zer nahi dugu? galderari erantzuna ematen saiatuko dira, eta bigarrenean, berriz, Nola egin nahi dugu?-ri. Bilera irekia dela nabarmendu dute antolatzaileek. Bestalde, Internet bidez ekarpenak egiteko galdetegia prestatu du Gure Esku Dagok.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.