Sanferminen atarian, udalak erasoen kontrako adierazpen instituzionala zabaldu du

Pasaiako Udalak, berdintasun mahaiaren babesarekin, eraso sexual eta sexisten kontrako adierazpen instituzionala zabaldu du sanferminen atarian. Aipatu adierazpenaren bidez Bekoz Beko eta Harremantxo taldeek gaurko deitu duten elkarretaratzeari babesa agertu eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete.

admin

Hilaren 11n bukatuko da etxebizitza publikoen Muliate II promozioko zozketarako izena emateko aukera

Uztailaren 11n bukatuko da Muliate eremuan eraikiko dituzten babes ofizialeko 32 etxebizitzen zozketan parte hartzeko izena emateko epea. Hondarribian 10 urteko antzinatasunarekin erroldatuta eta Etxebiden izena emanda egotea ezinbestekoa da zozketan parte hartu ahal izateko.

admin

Baserritik Portura

Bihar, larunbatarekin, Hondarribiko baserritarren produktuak erosteko aukera izango da San Pedro kalean, urte osoan asteazkenero Damarri kalean izaten den bezala. Udako sasoiko produktuak salduko dituzte: tomateak, letxugak, tipulak, porruak, kalabazinak…

admin

Auzoen beharrak jasotzeko, buzoiak jarriko dituzte Oiartzunen

Datorren astetik hilaren 18ra arte, buzoiak jarriko dituzte Oiartzungo auzoetan herritarrek euren ekarpenak egin ditzaten, auzoetan egin beharreko lanen eta hobekuntzen inguruan

admin

Hibaikak taldeak eta Errenteria Hiria bandera aurkeztu ditu

Errenteria Hiria banderaren bigarren ekitaldia hilaren 13an jokatuko dute Pasaiako badiako uretan. KAE-2 Ligakoa da estropada, eta antolatzaileen trainerua bertan egongo da.

admin

EAJk salatu du Bilduk atzera bora dituela "Pasaia hobetu eta biziberritzeko proposamenak"

Lehengo astelehenean bildu zen aldundian ogasun batzordea; EAJren arabera, Bilduren kontrako botoaren ondorioz bertan behera geratu dira "Pasaitarren bizi kalitatea hobetzea helburu zuten beren lau proposamenak".

admin

Pasaiako portuko trafikoaren goranzko bidea berretsi egin da ekainean zehar

2014ko hilabete guztietan bezala, iazko ekainarekin alderatuz gora joan da Pasaiako portuaren trafikoa. Aurreko hilabetean 289.566 tona gai mugitu ziren azpiegituran, iazko ekainean baino %25,18 gehiago. Aurten, denera, 1.696.547 tona zama jaso edo atera dira portutik.

admin

Txakurren jabeek bete behar dituzten arauak gogorarazi ditu udalak

Txakurren jabeek dituzten betebeharrak gogorarazi ditu udalak. Arau hauste larrien kasuan 300 eta 1500 euro arteko isuna ordaindu beharko dute jabeek.

admin

Bost ziaboga, sei luze eta Pasaiako Ikurrina helburu

KAE 1 Ligako estropada lehiatuko da bihar Pasaian, 18:00etatik aurrera. Aurretik, baino, nesken estropada izangoa da, 17:30ean. Biharko estropada, Pasaiako Ikurrinaren XXX. aldia da eta atzo aurkeztu zuten, Donibaneko udaletxe zaharrean

admin

Erasorik gabeko sanferminen alde, gaur, elkarretaratzea

Harremantxok eta Bekoz Bekok txupinazoaren aurretik elkarretaratzea deitzea erabaki dute. Eraso sexistarik gabeko sanferminen alde; si tocan a una nos tocan a todas lemapean. Elkarretaratzea 19:30ean izango da, Gure Zumardian.

admin

Ingelesek hartu dute Guadalupeko gotorlekua, era baketsuan

Gotorlekuetan aditu diren Fortress Study Group taldeko 40 ikerlarik Guadalupeko fuertea bisitatu dute orain gutxi, Arma Plaza Fundazioak jakinarazi duenez. Mendebaldeko Pirinio mendietara egin dute bidaia eta beste hainbat azpiegitura militar bisitatu dituzte, hala nola, Iruñea, Jaka eta Canfranc herrietakoak eta Oiartzungo lubaki eremua.

admin

Zapi gorriek Antxoko zerua estaliko dute gaur

Iritsi dira sanferminak Pasai Antxora. Gaur hasi eta asteartera arte luzatuko da festa. Txupinazoa 20:00etan izango da, baina aurretik gazteak irtengo dira karropoteoan, jaietarako grinaz. Hemen gaurko egitaraua:

admin

'Gurekin Jai' abestia, sanferminetan nonahi

Hona hemen Harremantxok sortutako Gurekin jai abestiaren audioa eta letra

admin
Gehiago