Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hitzordu bikoitza antolatu dute Behobian, bihar eta etzirako

admin
Bidasoa
2014/07/03
Karaoke herrikoiaren aurkezpenena

Karaoke herrikoiaren aurkezpenena

Hitzordu bikoitza hartuko du Behobiak bihar eta etzi. Batetik, Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrenaren harira haren omenez antolatutako karaoke herrikoiaren lehen saioari helduko diote bihar arratsaldean, 17:00etan hasita. Mateo Vergara umoristak gidatuko du saioa. Bestetik, Andaluziako Feria egingo dute etzi larunbatarekin, goiz eta arratsaldez, auzoko gune ezberdinetan. Bi kasuetan, inguruko herritarrak erakarri eta merkataritza dinamizatzea da xedea. Horiek horrela, abuztuaren 8ra bitartean luzatuko dira karaoke saioak. Lehena Behobian egingo dute bihar arratsaldean, eta uztailaren 25ean izan ezik, ostiralero auzo ezberdin batean egingo dutela azaldu dute gaur goizean Yon Gallardo Paperino saltokiko arduradunak eta Ainara Gimenez Chez Flamencoko ordezkariak. Hala, Behobia, San Migel, Fermin Calbeton, Pio XII eta Zabaltza plazan egingo dituzte saioak datozen asteetan. Horien artean Zabaltza plazakoa azkena izango dela aurreratu dute arduradunek. Horrez gain, Gallardok azaldutakoaren arabera, aplikazio informatiko bat diseinatu dute eta horrek erabakiko du zein mailakoa den parte hartzailearen afinazioa eta espresio artistikoa. Maila altuena duten lagunek Zabaltza plazan egingo den azken saiorako sailkatuko dira. Edozein modutan, karaoke herrikoia dela eta ez lehiaketa oroitarazi du Gallardok. Hala, bertan abestuko diren Luis Marianoren kantak besteak beste, ondokoak dira: Fandango du Pays Basque, Maite, Aurtxoa seaskan, Ole torero, Mexico, Violetas imperiales eta Bulerias de Figaro. Denen parte hartzearen bila Miguel Angel Paez Merkataritza eta Garapen Ekonomikoko delegatuak gaur goizeko prentsaurrekoan parte hartu du eragile ezberdinekin batera. Hark azaldutakoaren arabera, “antolaketa merkatariek egin dute %100ean”.  Gainera, erabateko “arrakasta” izan dela Mateo Vergara umoristaren parte hartzea saioen gidari gisa iritzi dio. Kontent agertu da Paez merkatariek egindako lanarekin, eta orain sustapen kanpaina ipar Euskal Herriko komunikabideetan egingo dutela zehaztu du: “Turistak eta bizilagunak gerturatzea, ondo pasatzea, eta bide batez, merkataritza dinamizatzea dira helburu nagusiak”.
Andaluziako Feriaren aurkezpena

Andaluziako Feriaren aurkezpena

Andaluzia Behobian Behobiako merkatarien elkarteak, Eraiki Dantza Taldeak, auzo elkarteak, Alde Ilunak eta Behobia FCk Andaluziako Feria antolatu dute etzirako, goiz eta arratsaldez. Iniziatibak Irungo Udalaren sostengua jaso du. Egitarau zabala antolatu dute eragileek Andaluziako Feria ospatzeko eta auzoa alaitzeko helburuarekin. Hortaz, erromeria, herri bazkaria, zaldiak, flamenkoa… ikusteko aukera izango dute interesatuek. Ondokoa da eguneko egitarau osoa:
  • 11:00 Taldeei harrera.
  • 11:30 Erromeria auzoan.
  • 13:30 Bazkari herrikoia.
  • 16:00 El duende andaluz taldea.
  • 16:30 Ria Pita taldea.
  • 17:00 Arte Andaluz taldea.
  • 17:30 Marchela eta Badin.
  • 18:00 Zambra taldea.
  • 18:30 Zaldi ikuskizuna.
  • 19:30 Dantzatu eta amestu.
  • 20:00 Embrujo Andalauz taldea.
  • 20:30 Belaskoeneko Auzo Elkartea.
  • 21:00 Melisa.
  • 21:30 Dantzatu eta amestu: flamenko sevillanak.
  • 22:00 Dantzatu eta amestu: rumba sevillanak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.