Uztailaren 11n bukatuko da Muliate eremuan eraikiko dituzten babes ofizialeko 32 etxebizitzen zozketan parte hartzeko izena emateko epea. Hondarribian 10 urteko antzinatasunarekin erroldatuta eta Etxebiden izena emanda egotea ezinbestekoa da zozketan parte hartu ahal izateko.
Egungo Muliateko etxebizitzen parean eraikiko dute Muliate II
Uztailaren 11n bukatuko da Muliate eremuan eraikiko dituzten babes ofizialeko 32 etxebizitzen zozketan parte hartzeko izena emateko epea. Lehen aldiz Jaurlaritzaren eta udalaren artean adostu dute Muliate II promozioa eta VISESA sozietate publikoak abiatu du esleipen prozesua.
Izena emateko nahitaezkoa da Etxebiden izena emanda egotea, Hondarribian 10 urteko antzinatasunarekin erroldatuta egotea, jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea eta diru sarrera haztatuak 9.000 eta 39.000 euro artekoak izatea. Informazio gehiago behar duenak BAZ bulegoan galdetu dezake, edo Etxebideren webgunean eskegi duten
informazioa bisitatu.
Urriko bigarren hamabostaldian egingo da zozketa, behin Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak eskatzaileen baldintzak egiaztatuta. Gasteizen egingo da, Jaurlaritzaren egoitzan, notarioaren aurrean eta VISESA eta Irekia Interneteko atarien bitartez jakinaraziko da emaitza jarraian. VISESAren webgunean, gainera, zozketa zuzenean jarraitzeko aukera izango da.
Erroldatutako eskatzaileen zerrenda agortuta, bigarren eskuko etxebizitza eskatzaileen udal zerrendan izena eman dtenen artean bigarren esleipen prozesua bat zabalduko da. Zerrenda horretan agertzeko interesdunek abuztuaren 30a baino lehen eman behar dute izena udaletxean.