Bost ziaboga, sei luze eta Pasaiako Ikurrina helburu
KAE 1 Ligako estropada lehiatuko da bihar Pasaian, 18:00etatik aurrera. Aurretik, baino, nesken estropada izangoa da, 17:30ean. Biharko estropada, Pasaiako Ikurrinaren XXX. aldia da eta atzo aurkeztu zuten, Donibaneko udaletxe zaharrean
KAE 1 Ligako estropada lehiatuko da bihar Pasaian, 18:00etatik aurrera. Aurretik, baino, nesken estropada izangoa da, 17:30ean. Biharko estropada, Pasaiako Ikurrinaren XXX. aldia da eta atzo aurkeztu zuten, Donibaneko udaletxe zaharrean, udaleko ordezkari Oihane Oronozek eta Miguel Mari Torreak, Pasaiako Arraun klubetako ordezkariekin batera. Azaldu zutenez, aurtengo estropadak badu berritasun bat. Izan ere, estropada eremua aldatu egin dute. Eremu laburra izanik, traineruek bost ziaboga eta sei luze osatu beharko dituzte.