
Gaurtik hasita eta ostiralera arte eman dezakete izena interesatuek. Gaur arratsaldean programaren xehetasunak azalduko dituzte gaurkoan Irungo Udal Musika Kontserbatorioaren auditorioan, 18:30ean abiatuta.

Urteko azken irteera egingo dute Giriziako kideek. Hiru orduko ibilaldiaren ondoren, bazkaria upategi batean egingo dute.

Futboleko lehen taldeak ligako aurreneko garaipena lortu zuen larunbatean etxean Beti Gazteren kontra, eta sailkapeneko azken postua utzi du. Gazte eta Kadete mailetako lehen taldeek ere irabazi zuten, ez ordea, nagusien bigarren taldeak, Preferentekoak. Eskubaloian, Hondarribiak gertu izan zuen garaipena, baina bi golez galdu zuen Elgoibarren kontra.

Eneritz Zabaleta, Alaia Martin, Aitzol Barandiaran eta Aitor Errazkin bertsolariek egingo dute bat-bateko saioa.

Atzo atxilotu zuten iheslari hondarribiarra Alemanian. Espainiak eta Frantziak emanda zuten haren kontrako atxilotze agindua eta Frantziara estraditatu dezakete. Elkarretaratze jendetsua egin dute San Pedro kalean eguerdian, atxiloketa salatzeko.

Ostegunetik larunbatera, Niessengo zinemetan 19:30etik aurrera, film laburrak ikusteko aukera izango da, dohainik. Sari banaketa igandean egingo dute.

Hondarribiko Abotsanitz ezker abertzaleko taldeak elkartasuna adierazi dio Tomas Elgorriagari eta astelehen arratsaldean Estradiziorik ez. Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean San Pedro kaletik irtengo den manifestaziora joateko deia luzatu du. 19:30ean hasiko da ekitaldia, Azeri elkartearen paretik.

Manifestazioa egingo dute astelehenean 19:30ean San Pedro kaletik abiatuta. Asteburuan elkarretaratze jendetsuak egin dituzte Hondarribian.

Urdanibia plazaren eta Ospitale Zaharraren inguruko eraberritze lanak medio, Mirarietako Ama Birjina kalearen eta kaperaren artean sor daitekeen puntu ilun baten aurrean neurriak hartu ditu udalak.

2012an ikusi zuten beste bale konkordun bat gure kostaldetik gertu, Donostian.

Hamar kilometroko ibilbide mistoa egiten azkarrenak izan dira. Larunbatean urtea bete zen Talaia bidean entrenatzen ari zela Beñat Elzo kirolaria hil zela, eta haren lagunek antolatu dute proba. Bildutako dirua Sanfilippo gaitzaren ikerketarako izango da.

I. Beñat Elzo Mendi Lasterketarekin batera, 1,5 kilometroko familien lasterketa egin zuten larunbatean Hondarribiko kirol kaian. 700 herritar parte hartzen eta beste zientoka batzuk korrikalariak animatzen, giro ezinhobea bizitu zen eta antolatzaileek diru asko bildu zuten Sanfilippo gaitzaren ikerketan laguntzeko.

Catalunyaren Aldeko Ekimena taldeak manifestazioa egingo du larunbatean, azaroak 8, 13:00etan Irungo San Juan plazatik abiatuta. Asteazkenean komunikabideak deitu dituzte antolatzaileek eta bertan azalduko dituzte manifestazioa eta beste mobilizazioak antolatzeko arrazoiak. Gaur, kandela piztea egitekoak ziren San Juan plazan (18:00etatik 20:00etara), Ara es la hora, si+si, Catalunyak erabaki leloarekin.