Garagardo gauarekin ospatuko Txintxarri elkarteak 30. urteurrena

21:00etan hasiko da gaualdia, hitzaldi txiki batekin, eta maltak eta lupuluak ikusiko dituzte eta garagardoa nola egiten den azalduko diete. Ondoren, entsalada, ukondoa eta postrea afalduko dute.

Larunbatekoa garagardo jai “berezia” izango dela ziurtatu dute elkarteko kideek. 21:00etan hasiko da gaualdia, hitzaldi txiki batekin, eta maltak eta lupuluak ikusiko dituzte eta garagardoa nola egiten den azalduko diete. Ondoren, entsalada, ukondoa eta postrea afalduko dute. Otorduak irauten duen artean, garagardo dastaketa gidatua egingo dute, Ipa, Stout, Red Ale eta Pale Ale motako artisau garagardoak dastatzeko aukera izango dute, inportaziozkoez gain. Afarirako txartelak 23 balio ditu, eta  Arkaitzan edota De Cyne Reyna tabernan eros ahal izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.