Irungo Mendizaleak elkarteak argazki erakusketa, proiekzioak eta mendi martxa antolatu ditu Mendiaren Astearen harira.
Parte hartzeko, sartu Zozketak atalean; ezinbestekoa da harpideduna izatea.
Ostegunean herri batzarra egingo du Abotsanitzek Muara elkartean, hauteskundeen gaia lantzeko. "Lantzen ari garen gaia garrantzi handikoa denez, ahalik eta jende gehien elkartzea nahiko genuke", esan dute. 19:30ean hasiko da bilera.
2-1 galdu du Hondarribiak Touringen kontra, partida ona egin arren, eta emaitza horrekin amaitu da futboleko herriko lehen taldearen galdu gabeko bolada. Preferenteko taldeak ez du jokatu. Eskubaloian ere galdu du Hondarribiak, Uharten (Nafarroa), 32-24, eta sailkapeneko behealdea estutu da; zazpi talde daude lau punturen tartean.
Indarrak neurtu dituzte gaur eguerdian Euskadiko eta Kubako selekzioak Artaleku kiroldegian jokatutako partidan. Lehia orekatua izan arren, euskaldunak izan dira azkenean garaile.
Herri kurduaren erresistentzia eta gaur egungo egoera goiburuko hitzaldia izango da hilaren 11n, osteguna, Hondarribiko Gazte Xaian, 19:00etan. Komite Internazionalistako kide batek emango du hitzaldia eta gero galderak egiteko aukera izango da.
Bigarren lanean musika estilo gehiago jorratzen ditu Bidasoko taldeak: indiefolk, world, blues, reggae, ragtime, ska, jazz, dub... eta lagun batzuk kolaboratu dute: Xabi Solano, Petti, Maite Neighbor, Jon Elizalde Jontron, Sergio Patxuko, Oskar Benas, Xabi Dols…