San Pedro kalea berriro hiritartzeko lanak bukatzear daude, gaur goizean udalak jakinarazi duen bezala. Irailean hasi ziren eta 3.3 milioi euroko aurrekontua izan dute. Gaur azken ukituak ematen ari zaizkio obrari eta gutxi barru erretiratuko dituzte langileen etxolak Arrantzale auzotik.
Udal langileen kontratazioen gainean EAJk egindako akusazioei erantzun egin die gaur goizean. Alazne Kortak Barne Erregimen eta Kontratazio zinegotziak (Bildu) eta Jose Manuel Ferradas Aniztasun sailaren buruak (Ezker Anitza) agerraldia egin dute kultur aniztasun eta lankidetzarako teknikaria plaza sortu berriaren kontratazioaren prozesua "ohikoa eta zuzena" dela ziurtatzeko.
San Pedro eta San Martzial jaien Urdanibia plazako egitarau herrikoiaren ostiraleko ekitaldiak.