Ilara luzeak izan ziren tirolinan
Santiagoko Jai Alai pilotalekuak gaztetxoen festa hartu zuen atzo arratsaldean zehar. Tirolina, jokoak, margoak, musika, kotxeak eta hamaika gauza egin ahal izan zituzten bertan Irungo ume eta gaztetxoek. Bertaratutako lagunak kontent agertu ziren jarduerekin eta arratsalde osoan zehar gozatzeko aukera izan zuten. Atzoko argazki galeria
bertan ikus daiteke.