Odol erauzketak egingo dituzte Errenteria-Oreretan, uztailaren 1an eta 2an
Odol erauzketak egingo dituzte Errenteria-Oreretan uztailaren 1ean eta 2an. Asteartean Reina aretoan izango da, eta asteazkenean, berriz, Beraungo anbulatorioan. Bi kasuetan 18:30etik 20:30era izango da. Errenteria-Oreretako odol emaleen elkarteak oraindik odola eman ez dutenak gonbidatu ditu, “odol preziatu honen beharra dela eta”.