Joritz Galarragak eta Laura Olaizolak irabazi dute 59. Gipuzkoako haurren dantza solte txapelketa. Herenegun jokatu zen txapelketa Trintxerpen, Musikaz Blai jaialdiaren barruan. Lezoko Iker Belintxon eta Maider Aginaga osatutako bikotea sailkatu zen bigarren tokian,
Xabi Salaberria oiartzuarrak atzo, Gure Esku Dagoren giza katean, 88. kilometroaren irudiak jaso zituen bideo bidez. Oiartzuarren kilometroa izan zen. Ondokoa da bideoa. http://youtu.be/EUmHAdA2Tmc
Irungo Udaleko Maite Cruzado Gizarte Ongizate arloko delegatuak eta Cristina Laborda Obra eta Bide Publiko departamentuko zinegotziak Irungo Debekatutako hiriaren mapan emandako aurrerapausoak azaldu dituzte gaur goizean egindako agerraldian. Emakumeentzat arriskutsuak izan daitezkeen puntu beltzak zehazten ditu mapak, eta lehen fasean 42tik 12 konpondu dituztela azaldu dute delegatuek.
Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrenaren harira antolatutako ekitaldien barruan, Luis Marianorekin ibilbidea izeneko ekitaldia antolatu du tokiko gobernuak abuztuaren 13rako, asteazkenarekin. Hori prestatzen hasteko helburuarekin, lehen entseguak burutuko dituzte asteburu honetan.
Hondakinak atez ate biltzeko sistemaren alde bildu diren San Pedro eta Trintxerpeko herritarrek jaialdia antolatu dute ostiralerako. Jaia Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan izango da, 17:30etik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez,
Lehengo maiatzaren 25ean euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko hamarnaka herritar eta eragile bildu ziren Donibaneko plazan eta orain ekitaldi haren bideoa argitaratu berri dute. http://youtu.be/YM9aQafT0Os
Euskadi etorbidearen asfaltatze lanak hasiko dituzte aste honetan. Udalak zehaztu duenez, hiru fasetan egingo dituzte lanak: Lehenik eta behin eraberritu duten kaletaren zatia asfaltatuko dute; ondoren, Gomistegiko biribilgunean hasi eta Azkuene kaleko sarrerarainoko zatia asfaltatuko dute eta, azkenik, Lasa zena eta Arrandegi kalera arteko zatia. Ondoren Jaizkibel kalea asfaltatuko dutela iragarri du Udalak.