Antzezlanak eta bertsoak Alkartasunaren hamabostaldiari bukaera emateko

Sagardo Jaia1Sagardo Jaia Sagardo Jaia3Larunbateko sagardo jai arrakastatsuari antzerkiak hartuko dio lekukoa aste honetan Alkartasuna dantza taldeak antolatutako kultur hamabostaldian. Asteazken eta ostegunean Badia Antzerki Eskolako ikasleen emanaldiak izango dira kultur etxean, 18:30etik aurrera. Ostegunean, antzerkiaz gain, dantza garaikidea egiten duen taldearen emanaldia izango da. Ostiralean, berriz, bertsolaritzaren txanda izango da. Andoni Egañak eta Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’k kantatuko dute Basari elkarteko bertso afarian, baina aurretik,  Haritz Casabalek eta Ane Salazarrek Bertso afariak vs txapelketak hitzaldia gidatuko dute, 19:00etatik aurrera, Azokan. Hamabostaldia larunbatean bukatuko da, eguerdian zumardian eta Kamio tabernak sustatuta izango den txakolin dastatzearekin. Mus txapelketa ere izango da, Kamion, 16:00etatik aurrera.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.