Herri ezberdinak musika eta umorearen bitartez lotu nahi dituzte asteburuan

Beti Prestek Umore eta Musika Topaketa antolatu du datorren astebururako. Horrela, Cadizeko (Andaluzia) chirigota talde bat (Lo siento Patxi no todo el mundo puede ser Euskadi) eta laukote (Los que se pasan de tiempo) bat ariko dira ostiralean, hilaren 13an, eta igandean. Egun horretan Golden Apple Quartet laukotearekin egingo dute saioa.
Umore eta Musika Topaketaren aurkezpena

Umore eta Musika Topaketaren aurkezpena

Beti Presteko Joxean Atxukarrok gaur eguerdian egin aurkezpenean adierazi duenez, orain dela urte eta erdi inguru hasi zen horrelako ekitaldi bat egiteko ideia. “Udaletik esan ziguten ezberdinen arteko topaguneak bultzatu nahi zituztela, eta [penintsulako] iparraldea eta hegoaldea lotzea bururatu zitzaigun. Horrela, Cadizen arrakasta itzela izan duten bi talde hauek aurkitu genituen”. Golden Apple Quarteteko Kike Otxoak, berriz, zehaztu Ocho apellidos vascos filmaren arrakastarekin bat egitea kasualitateari egotzi dio. “Cadiz eta Euskadi lotzeko musika erabiliko dugu, umorearekin nahastuta, eta esperientzia bikaina izango da”. Horrez gain, bere taldearen “mundu mailako” estreinaldi bat ikusteko aukera izango dela aurreratu du Otxoak: “Lehen aldiz, chirigota bat egingo dugu gure saioa eta eurenaren arteko zubi lana eginez”. Abeslari errenteriarrak gaineratu duenez, “oxigenoa hartzeko garaia iritsi da, eta gainera, inork ezingo digu leporatu herri honetan jatorri ezberdina duten talde eragileen arteko ekitaldirik ez dagoela. Asteburu honetakoa, gainera, oso ganberroa izango da”. Lehenengo aldia izango da chirigota batek Euskal Herrian abestuko duela. Laukoteak, berriz, kopla eta antzerkia nahasten ditu, “baina batzuetan gidoiari muzin egiten diote”, azaldu du Atxukarrok.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.