Udal Euskaltegian zabalik da udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea. Ikastaroak hilaren 26an hasiko dira eta uztailaren 24an bukatu. Euskaltegiko arduradunen arabera, udako ikastaro trinkoak norberaren euskara maila hobetzeko ez ezik, HABEren azterketen bigarren deialdia prestatzeko aproposak dira. Ikastaroen matrikulak 128 euro balio du, eta eskolak goizez izaten dira. Edonola ere, interesdunek 943 00 43 40 telefono zenbakira dei dezakete, edota
euskaltegiaren posta elektronikora idatzi, informazio gehiago eskatzeko.