Ia 440 pertsonak eman dute izena Arakileko kilometroa osatzeko. 09:00etan abiatuko dira autobusak kiroldegiko aparkalekutik, 'G' hizkia dutenak eguerdian itzuliko dira eta 'A' hizkidunak arratsaldean.
Bidazi baratza eta kontsumo taldeak aurkezpena egingo du bihar, ostirala, Ficoba erakustazokan, Bioterra azokaren barruan, 18:30ean. Elkartearen berri emateaz gain, Bestelako kontsumo eta ekoizpen eredu bat posible da. Orain eta hemen goiburuko hitzaldia emango dute.
Laurak Bat elkarteak antolatutako pintxo lehiaketa Prost! eta Ekarri tabernek irabazi dute. Prost!-ek profesionalek osatutako epaimahaiaren lehen saria eskuratu du, eta Ekarrik, berriz, bezeroek hala hautatuta irabazi dute sari nagusia. Iparra eta Mimos tabernek,