2014/5

'Izarrak marrazten' antzezlanean, hiru presoren bizipenak azaleratuko dituzte

Igande honetan, hilak 1, Izarrak marrazten antzezlana emango dute, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Durangoko Karrika taldearen ikuskizuna da, eta hiru presoren azalean sartuko dira, ziegan dituzten bizipenetan kontatzeko.

admin

Ekainaren 13an zozkatuko dituzte bigarren eskuko etxe babestuak

Ekainaren 13an bigarren eskuko babes ofizialeko zortzi etxebizitza zozkatuko ditu udalak Kultur Etxean, 09:30ean. Urtarrilean ireki zuten izena emateko epea eta hilaren 25a arte aukera egon da eskakizunak BAZ bulegora eramateko. Orotara, zortzi etxebizitza zozkatuko dituzte, bost Komentuaurren, bi Muliaten eta beste bat Amuten.

admin

Benito Ijurrari omenaldia igande honetan egingo dute

San Marko Eguneko erromeria bertan behera geratu zen euriarengatik, eta igande honetan, ekaina 1, errepikatuko dute. Egun horretan Benito Ijurra urte luzez Beraun eta Pontikako parrokoa izandakoari omenaldia egingo diote, eta plaka bat jarriko diote Bizarainen (San Marko).

admin
Gehiago