Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ostegunean irekiko dute Ama Xantalen kalea

admin
Bidasoa
2014/05/27
Urdanibia plazako eraberritze lanen bigarren faseari guztiz helduko diote ostegunean. Maiatzaren erdialdean ekin zioten Eguzkitza kalearen hasierako lanei, bigarren fasearen hasierako lanei alegia, baina Ama Xantalen kalea guztiz bukatu arte ezingo dute lehenengo fasea bukatutzat eman. Hala, ostegunean irekiko dute berriz ere Ama Xantalen kalea, eta jarduketa eremua oraingoan, Eguzkitza kale inguruan eta Urdanibia plazan finkatuko dute. Horiek horrela, Ama Xantalengo errepide berria asfaltatzen ari dira dagoeneko, eta seinaleztapen berria jartzea besterik ez da falta. Trafikoa ostegunerako berrezartzea aurreikusi dute eta desbideraketa berriak Eguzkitza kalean ezarriko dituzte orduan. Saneamenduaren erronka Orain arte, Ama Xantalen kaleko ur saneamendua berritu dute. Ur fekalak eta euri urak jasotzeko bi kameraz osatutako kutxatila berria ezarri dute bertan. San Juan plaza ingurua, Nafarroa etorbidea, Gain Gainean parkea eta Euskal Herria hiribideko euri urak Moskuraino bideratzen zirela azaldu du Pedro Lapazaran Irungo Udaleko Obra departamentuko zuzendariak. Uholdeak horren ondorio zuzena zirela adierazi du Lapazaranek. Zuzendariaren hitzetan hori ekiditeko “planifikazio bat dago Urdanibiara ailegatzen diren euri urak pixkanaka desbideratzeko eta era horretan uholde arriskua desagertzen joateko”. Zentzu horretan, zenbait eremuetako euri urak Urdanibia plazatik igaro gabe zuzenean Dunboako kanalera desbideratzen ari direla jakinarazi du Lapazaranek. Ur fekalei dagokienez, bilketa eremua euri urena baino handiagoa dela esan du zuzendariak: “Kale Nagusia, Artaleku Aduana kaleko biribilgunea, Lapitze, Olaketa, Euskal Herria hiribidea eta Olaberria auzoko ur fekal guztiak hona etortzen dira. Hori dela eta, erabakigarria izan da saneamenduaren eraberritzea puntu honetan”. Horiek horrela, zenbait ezustekorekin topo egin dutela ere kontatu du Lapazaranek. Izan ere, 2,5 metroko zabalera eta 1,45 metroko altuera zuen tunel bat aurkitu dute Ospitale Zaharraren azpitik Ama Xantalen kaleraino. Horren gaineko ezagutzarik ez zutela azaldu du zuzendariak. “Tunel horretatik marea sartzen zen”, esan du, “eta ospitaleko ur fekalen zati bat tunel horretara bideratzen zela deskubritu dugu”. Beste bi estolda gehiagorekin topo egin dutela ere azaldu du Lapazaranek, bat Korrokoitz kaletik zetorrena eta ezagutzen zutena; eta ezezaguna zen harrizko beste bat Ama Xantalenen bertan. “Beste obra batekoa izango zen azken hori, baina ez zuen inongo erabilpenik”, erantsi du zuzendariak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.