EAJk pasaitarrek "alderdiarengan izandako konfiantza" eskertu du
EAJ Pasaiako bigarren indarra izatea lortu du azken hauteskundeetan eta esker ona azaldu nahi izan diete beren alderdiarengan konfiantza jarri zuten herritarrei. “Aurreko hauteskundeetan Pasaian jasotako emaitzak hobetu ditugu ia 4 puntuko gorakadarekin, eta herritarren babesari esker Pasaiako bigarren indar izatea lortu dugu, horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu igandean bozka ematera gerturatutako pasaitarrei”, eman du aditzera jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminek.
EAJk Europatik “Pasaiako egoera hobetzearren lan egingo duela” adierazi du, Oterminek aburuz “Pasaiak europar politikak behar” dituelako enplegua eta ekonomia sustatzeko. Pasaian 1.305 langabetu eta %17,1ko langabezia tasa dagoela nabarmendu du Oterminek .
EAJren “lehentasuna herritarren beharrei erantzuna ematea” dela adierazi dute jeltzaleek, “bai Europan, eta baita Pasaian ere”. Oterminen arabera pertsonak direlako “EAJren Europako eta Pasaiako proiektuaren ardatz”.