2014/5/20

Doako larrain dantza ikastaroa egiten ari dira Kultur Etxean

Asteburuan egingo den Hondarribia Dantzan jaialdiari lotuta, nahi duenak Lizarrako larrain dantza ikasteko aukera du arratsaldero Kultur Etxean, doan.

admin

Hondarribiko Gure Esku Dago-k Itsas Etxea bete nahi du ostiralean

Ekainak 8an Durango eta Iruñea elkartuko dituen giza katerako hiru aste falta direnean, ekitaldi jendetsua egin nahi dute ostiralean Itsas Etxean, 19:00etan. Metroak saltzeaz gain, Arakilera joango den autobuserako txartelak jarriko dituzte eskuragai.

admin

Arrantzale pasaitar batek harrapatu du denboraldiko lehen hegaluzea

98,20 euroan kiloa. Hala saldu dute denboraldiko lehen hegaluzea, marka guztiak hautsita. Iñigo Oronozek harrapatu du, Gaztelugatxeko Doniene arrantza ontziko armadore pasaitarrak. Esmeralda III ontziko Fidel Álvarez Garaotekin batera 1400 kilo hegaluze harrapatu ditu, eta Alimerka merkatalguneetako kateak erosi dizkie denak, Avilesen. Bi arrantzaleek ia 100.000 euro irabazi dituzte salmentarekin.

admin

Biteri kaleko proiektua udal taldeekin adostutakoa dela esan du EH Bilduk

EAJk egindako irakurketari erantzun dio EH Bilduk Biteri kalean egiten ari diren obren gainean, eta gezurretan ari dela esan du: "Gai honen inguruko lehen aipamena hirigintza batzordean egin zitzaien, duela ia bi urte 2012 irailaren 11n. Batzorde horretan zeuden ordezkari politikoetako batek ere ez zuen ezer adierazi".

admin

Bizkarrezurreko arazoen gaineko hitzaldi bat emango dute

Osasuna eta kiropraktika izeneko hitzaldia emango du, hurren asteartean, hilak 27, Xabier Mendiaraz fisioterapian diplomatuak eta kiropraktikan lizentziatuak. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Reina aretoan.

admin

Alegiazko mundua aurkeztuko du Nats Nuts Dansa konpainiak 'Mons' dantza ikuskizunean

http://vimeo.com/63343335 Ostiral honetan, hilak 23, dantza ikuskizun bat eskainiko dute, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean: Nats Nuts Danas konpainiaren Mons lana. Ekitaldi hori familiei zuzenduta daude, 5 urtetik gorako haurrak dituztenei.

admin

Haurrek zehaztu dute agenda

Hondarribiko hiru ikastetxeetako hainbat ikaslek Agenda 21en eskolarteko foroan parte hartu zuten ostiralean. Aurten kontsumo arduratsua landu dute eskoletan eta horri lotutako hainbat gaien gainean egin dute lan, hala nola, energia, hondakinak, mugikortasuna eta ura. Ekaina hasiera ikasleen ordezkariak udal ordezkariekin bilduko dira eta landutakoaren berri emango diete.

admin
Gehiago