Hilaren 19an omenaldia egingo diete kazetariari eta Alfonso Sastreri Itsas Etxean, 19:00etan, ate irekiekin. Hainbat irakurraldi eta proiekzio egingo dituzte, haien artean Marat-Sade-ren jatorrizko bertsioko ezagutu gabeko bat.
2014ko sanmartzialetako 6. Herri bazkaria eta kuadrilla eguna aurkeztu du gaur goizean Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak. Ekainaren 21ean finkatu dute hitzordua, Ficobako 2. eta 3. pabilioietan. Denera, 1.600 lagunentzako lekua izango da, eta aurten ere, pertsona ororentzat ateak irekiko dituzte arratsaldean.
http://www.youtube.com/watch?v=wMZEZrKTMK4 Ekitaldia asteartean izango da; 19:00etan hasiko da, Trintxerpeko alkateordetzan, eta liburuaren egilea den Mamadou Dia bertan izango da bere lana aurkeztu eta bidaian izandako xehetasunak kontatzeko.
Dantza plaza izango da behingoagatik Hondarribiko Hirigune Historikoko zabalgunea, igande arratsaldean Gelajauziak ikuskizuna plazaratuko baitute bertan, 18:00etan. Kukai dantza konpainiaren eta Cesc Gelabert koreografoaren arteko harremanetik sortu da obra eta Nestor Basterretxearen Kosmogonia bildumako Akelarre eskultura du abiapuntu.