'3052. Persiguiendo un sueño' liburua aurkeztuko dute
http://www.youtube.com/watch?v=wMZEZrKTMK4
Ekitaldia asteartean izango da; 19:00etan hasiko da, Trintxerpeko alkateordetzan, eta liburuaren egilea den Mamadou Dia bertan izango da bere lana aurkeztu eta bidaian izandako xehetasunak kontatzeko.
Afrikako migratzaile baten istorioa kontatzen du hurrengo asteartean, hilak 20, Trintxerpeko alkateordetzan aurkeztuko duten liburuak: 3052. Persiguiendo un sueño. Lehenengo pertsonan kontatzen du Mamadou Diak Europan bizimodu berri bat hasteko egindako txalupan egindako bidaia. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta Dia bertan izango da bere lana aurkeztu eta bidaian izandako xehetasunak kontatzeko.
3.052 kilometro Dakar eta Murtzia arteko distantzia da. Liburuan zortzi eguneko bidaia hori nolakoa den kontatzen du. Aurreratu dutenez, amets baten errealitate ahalik eta politen kontatzen du idazleak, hainbat hausnarketa eginez.