PSEk eta EAJk ekitaldi politikoak egingo dituzte Irunen
Maiatzaren 25eko Europako hauteskundeak medio, PSEk eta EAJk ekitaldi politikoak antolatu dituzte Irunen. Sozialisten kasuan, Iñaki Arriola idazkari orokorrak arrosak banatuko ditu bihar, larunbatetan egin ohi den azokan, Larreaundin, 11:30etik aurrera. Jeltzaleak bestalde, garraioaren gaineko hitzaldi politikoa antolatu dute astearterako Izaskun Bilbao hautagaiaren eskutik, Santiagoko zubian, 11:30ean.