2014ko Hondarribiko Herri Olinpiadetako bigarren jardunaldiko informazio guztia dagoeneko sarean da, olinpiadetako atal berezian. Besteak beste, ginkanako argazki onenak ikusi eta jardunaldiko kronika serioa —edo ez hain serioa— irakurri daiteke. Eta, noski, lehen jardunaldiko informazioa eta olinpiadetaz jakin nahi duzun guztia ere bertan jasota dago.
Igandean egin zuten Hondarribiko Herri Olinpiaden bigarren jardunaldia. Hamar probaz osaturiko ginkana egin zuten eta oraindik ez dago sailkapen ofizialik; hainbeste izan dira atzemandako irregulartasunak, ezen proba guztiak errekurrita daudela. Hirugarren eguna San Pedro kalean egin nahi dute baina alkateak eskatu die Pasai San Pedron egiteko, nahi duten kalean.
Datorren asteko asteartetik hasita, bi hilabetez ezingo da autoz sartu Arrantzale Auzora. Dagoeneko bizilagunei abisua eman zaie eta egun hori baino lehenago atera beharko dituzte ibilgailuak auzunetik.
Liga amaitzeko geratzen ziren bi partidak irabaziz gero Espainiako Lehen Mailara igotzeko kanporaketa jokatuko luke La Bacaladera eskubaloi taldeak, baina ez zuten espero lehenengoan lortuko zutenik, azken partidara iritsi gabe. Baina hala izan da, hondarribiarrek bere partida irabazi dutelako eta Amenabarrek eta Urdulizek ez dutelako gauza bera egin.