Herenegun iritsi ziren Euskal Herrira Herbehereetako Roermond herriko BC Broekhin ikastetxeko 22 ikasle eta hiru irakasle, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleekin astebeteko eskola trukea egitera. Ondoko bideoan bertakoen eta bisitarien iritziak daude (ingelesez). http://youtu.be/ssZ6UQRQd58
272.000 euroko aurrekontua izango du aurten Arma Plaza Fundazioak. Txomin Sagarzazu Kultura zinegotzi eta fundazioko presidenteak gaur goizean azaldu duenez, "aurten, Arma Plaza Fundazioa kultur ondarea, arkitektura ondarea eta ondare immateriala lantzeko tresna hau sendotu nahiko genuke, herri mailan landuz eta gure mugetatik kanpo konplizitateak bilatuz".
Sustrai elkarteko boluntarioek egiten dituzte Mariñel arrantza-ontziaren mantenu eta konponketa lanak eta beste legatz-ontzi bat, hasieretakoa, kokatu nahi dute haren ondoan, Juan Mari izenekoa. Hasi dira aldundiarekin eta udalarekin hitz egiten.