Zuzenbide lizentziadunen lan poltsan izena emateko epea astebete luzatu du Lezoko Udalak
Akats administratibo bat dela eta zuzenbide lizentziadunen lan poltsa osatzeko epea astebetez luzatu du Lezoko Udalak eta hilaren 28ra bitartean jasoko ditu beraz, eskaerak. Eskaerak udaleko informazio bulegoan aurkeztu behar dituzte interesdunek 8:00etatik 13:30era hilaren 28a arte.