Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ondarea lantzeko tresna bezala sendotzea da Arma Plaza Fundazioaren aurtengo helburua

272.000 euroko aurrekontua izango du aurten Arma Plaza Fundazioak. Txomin Sagarzazu Kultura zinegotzi eta fundazioko presidenteak gaur goizean azaldu duenez, "aurten, Arma Plaza Fundazioa kultur ondarea, arkitektura ondarea eta ondare immateriala lantzeko tresna hau sendotu nahiko genuke, herri mailan landuz eta gure mugetatik kanpo konplizitateak bilatuz".

admin
Bidasoa
2014/02/21
Sagarzazu, goizean, Arma Plaza Interpretazio Zentroan

Sagarzazu, goizean, Arma Plaza Interpretazio Zentroan

272.000 euroko aurrekontua izango du aurten Arma Plaza Fundazioak. Txomin Sagarzazu Kultura zinegotzi eta fundazioko presidenteak gaur goizean azaldu duenez, ondarea lantzeko tresna da fundazioa eta aurten erakundearen bilkaeran bere jarduera sendotu nahi dute: “2011n onartu zen Arma Plaza sortzea, 2012an hasiera markatu zen eta iaz azpiegituren aldetik hainbat erabaki hartu ziren eta hainbat proiektutan aritu ginen. Eta aurten, Arma Plaza Fundazioa kultur ondarea, arkitektura ondarea eta ondare immateriala lantzeko tresna hau sendotu nahiko genuke, herri mailan landuz eta gure mugetatik kanpo konplizitateak bilatuz”. Sagarzazuk azaldu duenez, aurrekontuaren sarreren zati handiena udalak egiten duen ekarpena da, 235.000 eurokoa, eta “gero badira pixkanaka garatzen joango diren beste batzuk”, hala nola, salmentak eta bisitak (6.000 euro atal bakoitzak), eta beste diru-laguntzak (25.000 euro). “Pentsatu nahi dugu oreka batzuk agertuko direla, oraindik agertzen ez direnak”, gehitu zuen. Eta gastuei dagokionez, bi atal daude, gastu arruntak eta proiektuak. Gastu arrunten artean zerbitzu profesional independienteek hartzen dute gastu gehien (94.300 euro), eta ondoren eraikuntzen mantenu eta kudeaketa, batez ere Arma Plaza Interpretazio Zentroarena, baina baita Polborinarena eta Ramery Etxearena ere; aurten pipien kontrako tratamendua emango dute azken honetan. Alde Zaharrean, Gotorlekuan eta Portuan Aurrekontuaren aurkezpenean fundazioko presidenteak azaldu badu 2014an Arma Fundazioak ondarea lantzeko tresna bezala sendotu nahi duela, hori aurten hiriko hiru auzoetan burutu nahi dituzten proiektuetan du isla. Batetik, Alde Zaharreko ondare kultura seinaleztatu eta parrokiko kanpaien berritzea osatu nahi du fundazioak. Bestetik, Guadalupeko Gotorlekuko bisita gidatuekin jarraitu eta eraikinaren oroimen historikoa lantzeko egitasmo bat abiatuko dute. Eta, azkenik, itsas ondareari buruzko hainbat ekimen burutuko dituzte, ia agortuta dagoen Constantino Virtoren Arrantzaleak liburuaren berrargiratze txiki bat eginez eta Kai Zaharrean kokatuta dagoen Mariñel itsasontziaren mantenuarekin jarraituz. Portuan ere, San Pedro kaleko argaki zaharren erakusketa antolatzen ari da Arma Plaza Fundazioa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.